XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Usainka eta harnaska hasi zen Aju-aju astoa, hezurraren aztarnak argitu nahirik edo... eta nahigabean, ustekabean, nola esango nuke?.

Aju-aju astoaren sudurretako haizeaz eta lurreko hanka hezurraren artean halako txiripa bat gertatu zen eta... FIRULI! xirula mirula kantari, han, egia, musikak egin ziren.

- Arranapola! Zer izan da? Hura isiltasuna! Lumagorri oilarra, buruko gandorra tente, Uau-uau, ezkerreko belarria zutik jarri nahirik, antena balitz bezala eta oilo denak elkarri begira.

- Zer izan da? Aju-aju astoa puztu-puztua irripar batean zegoen.

- Entzun duzue? Entzun duzue? Atsegina egin zaizuela? baietz?.

- Egin berriz! - Ez. Ez ditut alferrikako frogak egin nahi.

- Urte askotan horrela, Aju-aju!.

- Zorionak! - Alimo, Jeolimo! - Agur, jaunak, kaixo lagunok, ikusi arte!.

Eta belarri makal, buru makur, eta bere begi eroriekin, Aju-aju astoa, otzan-otzan etxera itzuli zen.

Gauza harrigarri asko ikusteko omen gaude.

- Baita entzuteko ere.

Azken finean asto bat Amezketako lehen xirularia. Alajaina! - Nik ere egingo nuke asto horrek egin duena. - Ea!.

Alde batera eta bestera begiratuz, ejem! ejem eztul txikiak eginaz, planta ederrean, Uau-uau zakurrak lurreko hanka hezur hura bereganatu zuen eta Fuuuu! eta Fuuuu! musikak sortuko zituelakoan?.

- Ufff! Ez ote dugu martxan jarriko deabruzko tresna hau?.

Miz-miz katuak ere ahalegin batzuk egin nahi zituen, ba.

Inork baino hobekiago zekien eta zakurrei edo edonori Fuuuu! egiten.

Baina hezurrarekin benetan saiatu arren ez zuen musikak sortzeko kemenik izan.

- Aju-aju astoa baino eskasagoak ote gara ba? - Hor nonbait.

Norbere esku dago frogak eta frogak egitea hutsegiteak ere bai, noski.

Hori ere, hutsegitea alegia, eguneroko kontua izan ohi da.

Eta putseginaz, putseginaz, han kale, hemen huts, lurrean aurkitutako hanka hezur bat zela bide, eta gure belarrietaraino heldu denez, Aju-aju astoak Amezketan sortutakoak izan omen dira munduak entzun dituen lehen xirula musikak.

Gero, askoz geroago etorri omen ziren jakintsuak eta beste, lehen xirularia Izturizkoa izan zela esanaz.

Ba, guk zer esango dugu ba, ezetz! Historiak alditan hala-holako hankasartze txikiak egin izan ohi ditu eta gure ustetan, bat, holako hau; kontutan ez hartzea Aju-aju astoa izan zela bere arrantzaz gainera musikak egiteraino irits zen munduko lehen artista.

Eta orain, amezketarren alde agertzeko, testigu fidagarrienak plazaratzen ditugu.

Nortzuk eta aspaldi aspaldiko udaberri hartan, Izukaitz artzaina Urbian zegoen garaian, Aju-aju astoarekin batera Amezketan gelditu ziren hiru aberetxo jatorrenak:
Uau-uau zakurra,
Miz-miz katutxoa eta
Lumagorri oilarra
.